2018/10/31 18:30 - 20:30

Bestelakoak

Arimen Gaua

Arimen Gaua
Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza

18:30 Arimen ibibidea hasiko da plazatik.

Tortolis ludotekako ludotekariek eta txirikilakoek
gidatuta, Bidebarrietan zehar ibilbide bat egingo dute haurrek. Bertan, herritar batzuk ipuin eta
pasadizoak kontatzen arituko dira. Sorpresa eta ezustekoz betetako ibilbidea izango da. 7 urte eta
12 urte bitarteko haurrei egongo da zuzenduta ibilbidea.


20:00etan Akelarrea plazan.

Herriko dantzarien eta txistularien txanda izango da. Haurrek eta
helduek elkarrekin egingo dute dantza pertsonai beldurgarri batzuez lagunduta eta adin guztiei
zuzendutako emanaldia egingo dute. Dantza saioa amaitu ostean Sorgin edabea banatuko da
plazan. Edabea nahi dutenentzat edalontzia ekartzeko deia luzatzen diegu.


Gaztelekuan, plazako ikuskizuna amaitu ostean, Arimen gaua festak jarraipena izango du eta 12
urtetik gorakoei zuzendutako beldurrezko laburmetraia emanaldia egongo da.


Eguraldi txarra egiten badu, ibilbidea plazan hasi eta aldatuko da eta plazako ikuskizuna frontoian
izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak