
Irudia: Trafikoa.eus
Lehen istripua 08:02an izan da, bi autok talka egin dute eta pertsona bat zauritu da. Minutu gutxiren ostean gertatu da bigarren istripua, 08:16ean. Lehenengo istripuak eragindako auto pilaketan zeuden hiru autok izan dute bigarren istripua, atzetik jo ostean. Bigarren istripu horretan beste bi pertsona zauritu dira.

Auto ilarak Eskoriatza erdiguneraino iritsi dira.