Debagoieneko Euskal Eskola publikoaren jaiko egitaraua

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 17a, 16:06
Jaiaren aurkezpena egin zutenekoa.

Ekintza mordoa izango dira egunean zehar. Hemen egitaraua osorik.

Egitaraua

Fernando Eskoriatza plaza

• 11:00 Harrera ekitaldia. Luis Ezeiza eskolako irakasle bat, ikasle bat, guraso bat eta Koldotxo guraso elkarteko Antonio Regaño izango dira bertaratuei ongietorria eskaintzen.

• 11:10 Hezi eta hazi eskolako dantzarekin flashmob erraldoia.

• 11:30 Trikitilarien laguntzarekin, Luis Ezeiza eskolako bidea hartuko dute kalejiran, eskolako hesietan pankarta batzuk jartzeko.

• 12:30 Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna.

• 16:00 Bocabeats Komedia taldea.

• 17:15 DJ Moto.

Gorosarri plaza

• 11:15-13:00 Capoeira, judo eta kenpo erakustaldiak izango dira. 

Jose Arana kalea

• 11:15-13:00 Tailerrak. Txapak egiteko, aurpegia margotzeko…

Santa Marina plaza

• 14:00 Herri bazkaria. Paella mistoa prestatuko dute, 600 pertsonarendako.

Zaldibar antzokia

• 15:30 Umeentzako antzerkia.

• 21:00 Ausartak antzerki taldearen Las chicas del balneario antzezlana.

Luis Ezeiza Herri Eskolan

• 11:15-13:00 Kirol txapelketak. Eslaloma bizikletekin, saskibaloia eta hockeya.

• 13:00-16:00 Deskarga eta Txerrikumeak taldeen kontzertuak Gaztelekuan.

• 19:00 Zea Mays taldearen kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak