Arizmendi Ikastolak antolatutako jaiaren 21. edizioa izango da aurtengoa, eta jolasak, pinak egiteko tailerra, ibilaldi txiki bat, ipuin kontaketa, txokolate-jana... izango da, besteak beste.
Astean zehar Arizmendiko Jose Arana guneko haurrek maskarak egingo dituzte, eta Ezkurtxo abestia era ikasiko dute zapatuan denak batera kantatzen aritzeko: Ezkur bat, ezkur bi; Udazkena etorri; Ezkur bat, ezkur bi; Saltoka zu ta ni; Aurtengo neguan; Edurra ugari; Ezkur bat, ezkur bi; Zuhaitzetik erori.
Hala antolatzaileek, bertako bizilagunei jaiaren berri eman nahi die, festara batu nahi badute bertaratzeko, eta bertan dagoen elkartera doazenak ere jakinaren gainean egon daitezen.