Eskoriatzako gazteei Euskaraldiaren berri emateko saioa izango da, egubakoitzean, 19:30ean, kultura etxean. 16 urtetik gorako edozeinentzat izango da. Hamaikakoaren parte izango diren hainbat kide ere bertan izango dira; egitasmoaren nondik-norakoak azaldu, euskarak Eskoriatzan, zein gure bizitzan duen garrantzia azpimarratzeko, eta ekimenarekin bat egin dezaten eskatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.