Garun Paralisiaren Eguna ospatu dute Luis Ezeizakoek

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urriaren 5a

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten eguaztenean Luis Ezeiza Herri Eskolakoek. Herri eskolan Tximeleta Gela dago; Aspaceko gela egonkor bat da, eta bertan, garun paralisia edo antzeko alterazioren bat duten ikasleak daude. Hala, Tximeleta gelako ikasle guztiak Haur Hezkuntzakoen eraikinean batu ziren eguna ospatzeko. Ez begiratu beste aldera lelopean jolasak egin zituzten, pankarta bat marraztu, eta argazkiak atera, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak