Omenaldi beroa jaso dute Eskoriatzako hainbat erretiratuk

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko irailaren 30a

Eskoriatzako udal ordezkariek omenaldia eskaini diete Joseba Ilurrategi pilotalekuan hainbat erretiratuei. Bazkalostean, 96 urteko Elena San Vicentek eta 100 urteko Pablo Ganboak omenaldi berezia jaso dute, bazkarira joan diren nagusienak izanik.

Guztira 170 erretiratutik gora batu dira gaur Eskoriatzan, merezitako omenaldia jasotzeko. Pilotalekuan egin diete omenaldia udal ordezkariek, batera bazkaldu ostean. Opariak eta oroigarriak jaso dituzte eta dantzekin girotu dute arratsaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak