2014ko irailaren 26an, 43 gazte desagertu ziren Iguala hirian, denak gau berean, Mexikoko hego-mendebaldean dagoen hiri handi baten erdian. Inork ez zuen ezer ikusi, baina frogak ezkutatu zirela, eta ez zela behar bezala ikertu adierazten dute desagertutako gazteen familiarrek. Hala, desagertutakoak bizirik ote dauden, hil egin zituzten edota gorpuak erre ote zituzten argitzeke dago.