Markez anaiak bizkorrenak Apotzagako errepidean

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 23a, 12:21

Eskoriatzako VI. Goitibehera Lasterketak 70 parte-hartzaile elkartu zituen Apotzaga auzoko errepidean, atzo. Nor baino nor gehiago jardun zuten han, bakoitza bere modalitatean, lasterketa dotoreak eginda. Sustoren bat edo beste ere izan zen baina istripu larririk ez. Bizkorrenak, neumatika modalitatean jardun zuten Markez anaiak izan ziren.

Ikusleek eguzki galdatan egon behar izan zuten, baina ez zuten hutsik egin, eta beste behin, goitibeheren festarekin gozatu zuten.

Hona hemen sariak jaso zituztenak:

Neumatika

1- Markez anaiak 1:27.229
2- Unai Biain eta Adrian Perez 01:27.819
3- Ibai Urrutia eta Unai Martin 01:29.914

Gravity

1- Aharon Degado 01:30.303
2- Aner Bilbao 01:31.889
3- Julen Gonzalez 01:34.618

Drift Trike

1-Aitor Zabaleta 01:45.507
2- Eneko Agirre 01:46.173
3- Unai Ponce 01:47.273

Errodamenduak

1- Aitor Aransolo 02:00.571
2- Oier Mendizabal 02:03.928

Eskoriatzarrak

1- Edgar Arevalo (Neumatika) 01:32.685
2- Aritz Zubia (Neumatika) 01:38.277
3- Gorka Elkorobarrutia (Neumatika) 01:49.784

Emakumeak

1-Eneritz Etxabe (Drift Trike) 01:56.489

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak