Hauek izango dira landuko diren gaietako batzuk: haurren autoestimua nola sustatu, mugak nola jarri, seme-alaben zeloak nola kudea daitezkeen aztertu, seme-alaben arteko borrokak nola ekidin, guraso bezala bigunegi edo gogorregiak garen zalantzak argitu…
Hauek izango dira landuko diren gaietako batzuk: haurren autoestimua nola sustatu, mugak nola jarri, seme-alaben zeloak nola kudea daitezkeen aztertu, seme-alaben arteko borrokak nola ekidin...
Saioak honako egunetan izango dira
Saioak euskaraz izango dira, eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du, 17:30etatik 19:30etara, eta kultura etxean izango dira. Guztira, 15 plaza eskainiko dira, eta hauek dira ikasturte honetako datak: urriak 4, azaroak 8 eta 29, urtarrilak 10, otsailak 7, martxoak 7, apirilak 4, maiatzak 9 eta ekainak 6. Guraso eskolako urte guztiko matrikulazioak, bestalde, 60 euro balio du, eta orotara 15 plaza eskainiko dira.
Izen-ematea, irailaren 20tik urriaren 2ra izango da, Eskoriatzako Kultur Etxean, 943 71 46 88.
Izena-ematea luza daiteke plazarik libre geratzen bada, aldiz plazak irailaren 30a baino lehen amaitzen badira izena ematea itxi egingo da.