Eskoriatzako Gaztañadui jauregiko –herritarrontzat, Ganuza Etxea– bi gelatako hormetan XIX. mendeko paper margotuak daude, Napoleonen garaian Frantzian sortutakoak (1812-1814) eta munduan bakar egiten dituzten ezaugarriak dituztenak.
2001ean, Ganuza Etxeko bi paper panoramikoak –Parisko monumentuak eta Compiegneko ehizaldia– zaharberritzeaz arduratu zen Rodriguez. Azken paper horren zazpi ale bakarrik daude munduan.
Hitzaldia paper panoramikoen aretoan egingo da, gazteleraz. Bertan, paperak egiteko teknikak azaldu ondoren, Eskoriatzako paperen berreskuratze prozesua azalduko du Rodriguezek: nola konpondu zituzten, izan zituzten arazoak, paperen egoera, eta abar.