Goitibehera tailerra izango da gaur, Fernando Eskoriatza plazan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ira. 14a, 09:10

Gaur, egubakoitza, 16:00etatik aurrera, Eskoriatzako Goitibehera Zaleak taldeak antolatuta, goitibehera tailerra izango da Fernando Eskoriatza plazan, birziklatutako materiala erabilita.

Irailaren 22an izango da Goitibehera txapelketa Eskoriatzan, aurten, seigarren edizioa izango dena, eta egun horretara begira antolatu dute tailerra antolatzaileek, aurreko edizioetan egin duten moduan. Hala, goitibehera bat prestatu edo egin nahi duen edonorentzat zabalik egongo da tailerra. Oinarrizko materiala, berriz, norbanako bakoitzak eraman beharko du; hau da: bizikletaren eskulekua, gurpilak, eserlekua… Eta bertan izango direnek laguntza eskainiko dute; batez ere, soldatze lanetarako. 

Goitibeheretan aditu Jose Angel Urrutiak gidatuko du tailerra, eta mota askotariko goitibeherak puntuan jartzeko aprobetxatu ahal izango dute bertaratzen diren haurrek, gazteek eta nerabeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak