Ireki dute Santa Anako aparkaleku berria

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ira. 13a, 14:59
Santa Ana aparkaleku berria zabaldu dute.

Gaur, eguena, ireki dute Santa Ana auzoko aparkaleku berria. Abuztuan hainbat lan egiten aritu dira, eta herriko trafikoan eragin gutxiago izateko, aparkalekuak markatzen eta margotzen, martitzen gauean aritu ziren.

Udalak eta gune horretako bi lur-jabeek sinatutako hitzarmenean, urteko 5.400 euroko alokairu prezioa ezartzen da. Prezio horrek gune horretako lau lurzatiren alokairua hartzen du: bi, aparkaleku berrirako erabiliko dira; eta, beste bietan, parke publikoa egingo da, Santa Ana Santa Marinako plazarekin lotuko duena. Horrekin batera, oinezkoentzar pasabidea ere egingo da bi plazak batuko dituena, Jose Arana etxeen atzetik.

Martxoan sinatu zen lurzatiak alokatzeko kontratua, eta ondoren, horiek egokitzeko lanak esleitzeko prozesua jarri zen martxan, uztailean amaitu dena.

29.000 euroko (gehi BEZ) aurrekontuarekin, lanak Goitu enpresari esleitu zitzaizkion. Lanak abuztuan egin dira, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak