Aste honetan, Huheziko berdegunean muntatu duten karpan izango dira Eskoriatzan eskainiko dituzten bost saioak. Lehen euskal zirku ibiltari honetan: Malabarista, trapezista eta ekilibrista euskaldunek hartuko dute parte Iker Galartza aktoreak bultzatutako ekimenean.
Lehiatilan erosteko aukera
Ticketea.com webgunean, online salgai jarri dituzten sarrerak agortuta egon arren, egubakoitzean, 11:00etan, hainbat jarriko dituzte salgai –100 inguru–, lehiatilan, eta Eskoriatzan izango diren edozein egunetako saioetarako erosteko aukera izango da.