Irudia: Bi lagun teilatua konpontzeko lanak egiten.
"09:30ean egin dugu hitzordua Atxorrotxen, eta segituan jarri gara lanean buru belarri. 11:30ak aldera atsedenalditxoa egin dugu, auzolanetan ohikoa den hamaiketakoa egiteko, eta ostean 13:30ak jarraitu dugu lanean" azaldu du gaurko auzolanaren antolatzaile izan den Iñaki Kortazarrek.
Irudia: Gazteluko igarobideko harriak.
Gaurko bi helburuak beteta, datorren astean zehar sasiak kentzeko makinarekin pasadatxo batzuk egingo dituzte, ingurua guztiz atonduta geratu dadin.