Atzo goizean, Eskoriatzako bizilagun baten deia jaso zuen Ertzaintzak, bere komunitateko garajean ezezagun bat su-itzaltzaile batekin partzela bateko atea jotzen ari zela ohartaraziz. Lapurrak bizilaguna ikustean garajetik telebista hartu eta ihes egin zuen.
Patruila bat Eskoriatzara bertaratu zen, lapurra herriko taberna batean zegoelako. Hala, Ertzaintzak lapurraren datuak hartu eta atxilotu egin zuen. Antza, aurretik lapurtutako telebista etxe bateko atarian utzi zuen. Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu eta atzo arratsaldean epailearen eskuetan utzi zuten.