Gernika plazatik –plaza txiki– botako dituzte, 22:45ean, eta kolore eta forma askotariko su ikuskizunak hamalau minutu iraungo du. Eskoriatzako Udalak adierazi du suak ikusteko lekurik aproposena Olazar auzoa dela, erreka ingurutik. Hala, ekintza horrekin, uztailean Eskoriatzan izan diren ekintza guztiei amaiera emango diete, alde batetik. Eta, bestetik, abuztuko oporrei ongietorria emateko aprobetxatuko dute.