Atxorrotxeko indusketak abuztuaren 6an hasiko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2018ko uzt. 23a, 11:06
Atxorrotxen, indusketetan.

Nafarroako Erreinuko gazteluaren azken zatian egingo dituzte zundaketa lanak, hamabost egunez. Hainbat urtez aritu dira indusketa arkeologikoak egiten Atxorrotxen, Iñaki Sagredo arkeologoaren gidaritzapean, eta aurten ere bertan izango da, hainbat boluntarioren laguntzarekin.

Garai batean han zegoen Nafarroako Erreinuko gazteluaren bueltan hainbat aurkikuntza egin dituzte: armak eta apaingarriak, besteak beste. Hala, abuztuaren 6an hasita, azkenengo faseko indusketak egingo dituzte. Gurutze Santuaren ermita ondoan dagoen arroka inguruan egingo dutela zundaketa adierazi du Iñaki Sagredok: "Abuztuaren 6an hasita, hamabost egunez egongo naiz bertan, boluntarioekin batera, eta irailean ere izango gara beste egun batzuk, dena txukun-txukun jartzen. Ermita ondoko eremua gazteluaren azken zatia izango litzateke, eta aurrerago, agian, beherago egitea izango litzateke asmoa, baina ikusteko dago hori. Hala, irailaren 15ean Atxorrotx Kultura Elkartekoek antolatutako jaian ere zerbait egitea ez legoke gaizki…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak