Ganuza etxeko paper margotuak, XIX. mende hasieran egindakoak, garrantzi handia dute, haiek bezalako oso gutxi baitaude munduan. Haien artean, bi paper panoramikoak dira ikusgarrienak, Pariseko monumentuak eta Compiègneko ehiza erakusten dituztenak.
Bisitaren iraupena ordu bete ingurukoa izango da eta bi talde egingo dira, bat euskaraz eta bestea gazteleraz.
Bisitarako hitzordua Ibarraundi museoan hasiko da, han baitago paper margotuei buruzko erakusketa eta gero Ganuza etxera abiatuko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.