Zortzi emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du istorioak. Norbanako bakoitzak bizitza eta motibazio ezberdinak ditu, baina bat egiten dute proiektu bat aurrera eramateko. Horrela, euren zalantzak, beldurrak, oztopoak eta blokeoak gainditzea lortuko dute.
Patxi Ramirok zuzendutako lanean, oholtza gainean arituko diren aktoreak eskoriatzarrak dira. Beraien debuta izango da, eta dagoeneko agortu dira sarrerak, beraz, 22:00etan, beste saio bat eskainiko dute. Hauek antzeztuko dute obra: Josune Zubiak, Bea Rubiok, Jaione Larrañagak, Mari Jose Hernandezek, Elena Arizpeletak, Isabel Mesak, Jesus Perezek, Beni Floresek eta Juani Gonzalezek.
Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, lau eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian. Saldu gabeko sarrerarik geratuz gero, zapatuan bertan jarriko dira salgai antzokiko leihatilan.
Talde hasiberria
"Astean behin entseatzen dugu, batez ere, zapatu goizetan batzen gara. Patxi zuzendariak animatu gintuen Urretxun egin zen mikroantzerki batera, eta, horren ostean, Gabonak aldera hasi ginen antzerki luzeagoa prestatzen", adierazi du Elena Arizpeleta taldekideak.