Errekan Gorako aurtengo lehen kontzertua izan zen atzokoa. Datorren egubakoitzean, uztailaren 13an, The Farras Marching Band izango da kalean gora eta behera 19:30etik 22:30era bitartean.
Gitarra doinu indartsuekin eta argi jokoak lagun, zuzeneko bizi-bizia eskaini zuen atzo Willis Drummond hirukoteak Errekan Gora ekimenaren hamaikagarren edizioaren baitan. Gernika plazan egitekoa zen kontzertua Zaldibar antzokira eroan zuten antolatzaileek euriaren beldur, baina zaleek berdin gozatu zuten emanaldiarekin.
Errekan Gorako aurtengo lehen kontzertua izan zen atzokoa. Datorren egubakoitzean, uztailaren 13an, The Farras Marching Band izango da kalean gora eta behera 19:30etik 22:30era bitartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.