Euskal jaia sanpedroen azken egunean

Aitor Agiriano 2018ko uztailaren 1a

Eskoriatzarrek herriko jaien azken eguna dute gaurkoa. Urtero moduan, baserritar jantzia soinean jarri eta euskal jai eguna ospatu dute. Eguerdian, plazan izan dira talo eta sagardoa dastatzen, trikitixa doinuez girotuta. Ondoren, kiroldegian egin dute 430 lagun inguruk herri bazkaria. Eta behin sabela beteta, euskal kantuen lehiaketa egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak