Gustura izan dira Niko Etxart entzutera joan direnak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 30a, 17:15

Niko Etxart egubakoitzean Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian

Zuberoako kantuak eta bere kanta ezagunak abestu zituen Niko Etxartek Eskoriatzako kiroldegian atzo. Eroso ikusi zuten entzuleek, gustura, eta halaxe egon ziren entzutera joan zirenak ere. Eskoriatzan jaio zen Felix Likiniano anarkista ezaguna aipatuz abestu zuen Eperra kantua.

Barkamena eskatuz hasi zuen emanaldia atzo Niko Etxart abeslariak Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian; hogei minutuko atzerapenarekin hasi zen. Eta behin barkamena eskatu eta entzuleak agurtu ostean, Zuberoako kantu bat abestu zuen a capela.

Beste bi lagun zituen alboan Etxartek atzo, gitarra jotzen zuen batek eta ahoko soinua besteak eta bluseko hirukote ona osatu zuten.

Iparraldeko kantuak ez ezik, bere kanta ezagunenak ere abestu zituen Etxartek, entzuleen gozamenerako. Kantutik kantura, gainera, berriketan aritu zen hango eta hemengo istorioak kontatuz. Emanaldira entzutera joan zirenekin ere aritu zen jolasean.

Kontzertuaren bigarren zatian jo zituzten abesti ezagun gehienak, tartean Eperra eta Euskal rock and rolling. Hain zuzen ere, Eskoriatzan jaiotako Felix Likinianori aipamena eginez jo zuten Eperra. Kontzertuaren amaieran bisak eskatu zituen jendeak eta berriro oholtza gainera irten eta Adiskide bat bazen kanta jo zuen hirukoteak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak