'Paper Margotuak' erakusketa zabalik

Imanol Beloki Unamuno 2018ko eka. 28a, 16:19

Inauguratu dute Ibarraundin, Paper Margotuak izeneko erakusketa. Eskoriatzako Gaztañadui jauregiko (herritarrontzat, Ganuza etxeko) bi gelatako hormetan XIX. mendeko paper margotuak daude, Napoleonen garaian Frantzian sortutakoak (1812-1814) eta munduan bakar egiten dituzten ezaugarriak dituztenak. Ezaugarriak azaltzeko eta paper horien garrantzia ezagutzera emateko, Ibarraundikoek erakusketa antolatu dute paperok zaharberritzen ibili ziren EHUko irakasleen laguntzarekin.

Paper batzuk panoramikoak dira, hau da, gertaerak jasotzen dituzte kontakizun gisa, eta Ganuzanean ikus daitezkeenak, zehazki, bi hauei buruzkoak dira: Pariseko monumentuak eta  Compiègneko ehizaldia. Horien fabrikazioari, historiari eta erabilitako teknikei buruz gehiago jakiteko aukera eskainiko digu erakusketa honek.

Ordutegiak:

Ekainaren 28tik uztailaren 13ra: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, astelehenetik egubakoitzera.
Uztailaren 16tik irailaren 13ra: 10:00-13:00, astelehenetik egubakoitzera.
Abuztuaren 13tik 17rako astean, itxita.

Bisita gidatuak

Ibarraundi museoan prestatutakoa ikusi, eta Ganuza etxean dauden paper margotuak ikusteko aukera uztailaren 4ean eta uztailaren 18an, 18:30ean, egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak