Aurten, jokoetarako taldeak zozketa bidez egingo dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 28a, 08:00

Kuadrillen arteko jokoak, 2016an. Argazkia: Eskoriatzako txosna batzordea.

Kuadrillen arteko jokoak –VII. Banderia– jokatuko dituzte bihar, egubakoitza, 18:00etan Santa Marina plazan. Orain arteko ekitaldiekin alderatuta, aldaketa txiki bat izango dute aurtengo jokoek: ez dute kuadrillaka egingo. Izena eman behar da egunean bertan, eta izena emango dutenen artean egingo dituzte taldeak.

"Jende gutxiko kuadrilla batzuk ezin parte hartuta ibili izan dira, eta horregatik erabaki dugu beste modu honetara egitea. Gura duten guztiek izango dute aukera parte hartzeko", azaldu du Maite Santamaria antolatzaileak. Egingo dituzten jokoak izango dira: beer pingpong, bingoa, binakako makillaje lehiaketa, twister erraldoia, lokotxak... Ondo pasatzeko aukera paregabea egongo da, eta amaieran sariak banatuko dituzte. Caipiriña eta mojitoa prestatuko dituzte, besteak beste, parte hartzaileak saritzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak