Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea –asegurua egiteko ezinbestekoa–. Izena emateko aukera ekainaren 25era artekoa zen. Urrutiak gaineratu du derrigorrezkoa izango dela segurtasun eta babes neurri guztiak betetzea: kaskoa, eskularruak, praka luzeak, eskeletoa... eraman beharko dituzte pilotuek.
Bi mailatan banatuta
Bi mailatan banatuko dituzte parte hartzaileak: errodamenduzkoak eta biktrike. Nabarmendu dute Bolibarko jaitsiera ez dela "aldapa handia" duen ibilbidea.
Ikusteko leku "onak"
Parte hartzaileak bata bestearen atzetik irtengo dira, 30 segundoko tartearekin. "Elorretan behera, etxe berriak dauden tokia eta zubi ingurua izan daitezke ikuskizuna ikusteko leku aproposak", azaldu du Urrutia antolatzaileak.Ekitaldia girotzeko, joan zen eguaztenean, hilaren 20an, goitibehera tailerra egin zuten herriko plazan. Goitibeherak konpontzeko edo egokitzeko erremintak eta laguntza jaso zituzten gaztetxoek.