Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentuak jakinarazi duenez, egubakoitz honetan irekiko da Eskoriatzako saihesbidea, GI-627 errepidea.
Udaberri honetan izan diren euriteen ondorioz, itxita egon da GI-627 errepideko tramu zati bat, eta lanak egin ahal izateko, hilabete pasa behar izan dute.
Egindako lanak
Hustubidearen bi aldetan pantaila batzuk jarri dituzte, ainguratutako bi haberen laguntzarekin indartuz. Honekin batera, aurrefabrikatutako hormigoizko marko batzuk ezarri dituzte, besteak beste.
Saihesbidea ireki arren, lanekin jarraituz
Egubakoitzean, errepidea irekiko den arren, berriztatze lanak egiten jarraituko dute, hustubidearen goiko aldeko uretan; 23 metrotan zehar, GI-627 errepidearen azpian egin dituzten lanen prozedura antzekoa jarraituz.
Aurreikuspenen arabera, tramu honetako lanak uztailaren amaierarako egingo dituzte Lete auzora eta kanposantuko biderakohirigintza elementuen birjartzearekin.