Aste Zapatistari bukaera emateko mahaiaren bueltan batu dira hainbat herritar. Ondo bazkaldu ostean, Mexikoko doinuak ez dira falta izan Rosa Sanchez kantautorearen eskutik. Sanchezez gain, Tokan2 La Polla taldeak ere emanaldia eskaini du. Goizean, gainera, artisau azoka egon da.