Internazionalismoaren, maitasunaren eta elkartasunaren bitartez, maputxeen herriaren errealitate historiko, politiko, kultural eta espiritualaren ezagutzeko aukera izan zen.
"Hitzaldi honetan, Herri maputxea Euskal Herrira ekarri nahi izan dut. Ezjakintasun handia dago, eta pixka bat kokatzea izan da nire asmoa. Beraien historia kontatzea, nondik datozen, bizitako jazarpen politiko guztiak, nola dauden osatuta, eta gaur egungo egoera politikoa nola dagoen…", adierazi zuen Iban Gartzia hizlariak.
Euskal Herriarekin lotura
Jende dezente batu zen kultura etxean egin zen hitzaldian, eta gustura izan ziren bertara joandakoak. Maputxeen historiaz gain, Herri Maputxeen eta Euskal Herriaren artean berdintasun handiak daudela ere gaineratu zuen Gartziak, besteak beste. "Jatorrizko sinesmenetan, amalurrarekiko loturan, beraien erresistentzia egoera politikoan, hizkuntzetan… lotura handia dagoela ikusi dut bertan".
Astelehenean hasi zen Aste Zapatista
Aste osoko egitaraua prestatu dute aurten EskoZzap elkarteko kideek hemezortzigarren Aste Zapatista edizioan. Hala, egitarauari hasiera emateko, sexualitate tailerra izan zen, Montse Velasco sexologoaren eskutik.
Bi ekintza hauez gain egitarau betea dator oraindik aurretik. Hemen egitaraua:
Eguaztena, 13
• 19:00 Mugi Boogie ikuskizuna, plazan.
Eguena, 14
• 18:00 Yoga familian, plazan.
• 19:00 Gazta porra.
Egubakoitza, 15
• 11:30 Beste mundu bat posible da hitzaldia, Luis Ezeiza herri eskolan.
• 18:00 Udaberri paseoa. Jose Arana zaharren egoitzakoekin udaberriko paseoa egingo dute herrian zehar. Paseoa plazan bukatuko da eta bertan egongo dira Alaitzen taldekoak izango dira kanta mexikarrekin.
Zapatua, 16
• 10:00 Artisau azoka, plazan.
• 15:00 Herri bazkari mexikarra.
• Bazkalostean Rosa Sanchez kantautorea.
• 18:00etan, Tocan2 La Polla taldearen kontzertua.
Astean zehar: - Emakume berriak erakusketa, kultura etxean. - Errefuxiatuen aldeko elikagai bilketa. - Mural zapatista. - Haurrentzako piñatak. -Chiapasko kafea eta pastak.