Egunari hasiera emateko, kuadrila ederra batu dira trikiti eta pandero doinuekin, herriko kaleak zeharkatzeko, eta kalejira, Fernando Eskoriatza plazan amaitu dute. Ostean, guraso, lagun eta familiek haurren dantza eta bertsoez gozatzeko aukera izan dute, eta Ene Kantak ikuskizuna ere izan da.
Arratsaldean, festarekin jarraituko dute 14:30etan, eskolako arkupetan bazkaldu ostean. Hori horrela, umeentzako puzgarriak eta musika izango dute frontoian haurren gozamenerako.