Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen ekimen kolektiboaren lehen urratsa izan zen atzokoa. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, hamaika egun euskaraz egitasmoaren baitan, batzordea eratu eta orduan egingo direnak eta ordura artekoak prestatzen aritu da herriko elkarte, norbanako eta eragile ezberdinekin osatutako taldea. Hala, atzoko pregoia ekimenaren nondik norakoak azaltzeko izan zen, eskuorria buzoietan banatzeaz batera.