Gauez korrika, eta inoiz baino seguruago

Xabier Urtzelai 2018ko eka. 8a, 06:00

Zapatuan egingo dute Gabez Takarraran mendi lasterketa Eskoriatzan, eta oraingoz, izen-emateari kasu eginda oinez egiteko proposamena arrakasta izaten dabil; atletak GPS sistema bidez kontrolatuko dituzte.

Bihar, zapatua, egingo dute Gabez Takarraran mendi lasterketa, Eskoriatzan. 23:00etan hasiko dute proba –oinez egingo dutenak 21:00etan abiatuko dira–, eta aste barruan 50 lagunek emana zuten izena. Bada, horrelakoetan parte hartzeko askok azken ordura arte itxaroten dutenez, antolatzaileek azken bultzada eman gura izan diete: "Azken unean izena ematen duten asko egoten dira, eta oraingoan ere hala nahiko genuke. Ez bada horrela, ibilbideko txoko ezberdinetan lasterketa ikustera gerturatzeko gonbidapena egin nahi dugu", adierazi du Gartxot Zubizarretak, Gabez Takarraran lasterketako antolaketa kideak.

Inoiz baino seguruago 

Beste berrikuntzetako bat da parte-hartzaileek GPS bidezko lokalizazioko sistema eramango dutela.  Gailu txiki bat emango zaie atletei, eta txiparen ordez, denborak ere horrela jasoko dituzte. "Lasterketa gauez da, eta horrek errespetua ematen dio jendeari. Bada, uneoro jakingo dugu non dauden atletak".

Oinezkoen martxak, harrera ona

Aurtengo nobedadeetako bat da martxa oinez egiteko aukera egongo dela, eta oraingoz, korrikako modalitatea baino harrera hobea izaten dabil. Izenematea begiratuta (kirolprobak.com) aste barruan dagoeneko 80 lagunek emana zuten izena. Horiek 21:00etan hasiko dute ibilbidea eta gaueko parajeez patxada handiagoz gozatu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak