Euskaraldiaren pregoia eguenean iritsiko da Eskoriatzara. 18:00etan, Intxaurtxueta auzotik hasita, kale ezberdinak zeharkatuko dituzte Euskaraldia egitasmoaren mezua herrira zabaltzeko asmoz. Antzerki eran, aurkeztuko dute, eta batukada hotsek lagunduta, Fernando Eskoriatza plazan amaituko da ekitaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.