Sukaldean zegoen eztanda egin zuen bonbona; ondorioz, etxebizitzan zegoen gizon bat zauritzeaz gain, sukaldea eta horma bat kaltetuta gelditu ziren.
Gaian adituak diren teknikariak etorri ziren Tolosatik, etxea ikuskatu eta ingurua segurua zela ziurtatzeko. Bien bitartean, kalea itxita egon zen. 20:30ean suhiltzaileek eta teknikariek lana amaitu ostean, erabat zabaldu zuten bidea.