Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente Jabi Corbalek adierazi duenez, urteroko egitarauarekin jarraitu nahi izan dute, berrikuntza batzuk gehituz: "Urteroko ekintzak izango ditugu, Fernando Eskoriatza plazan egingo direnak gehienak. Horrez gain, 17:30ean, Euskal Kopako finala jokatuko du Manuel Muñoz kiroldegian Eskoriatzako gazte mailako areto futboleko taldeak Gora Bilbao Red Blue taldearen aurka. Gainera, Alvaro Gonzalezen hitzaldiak izango ditugu, eta formakuntza ederra izango dela aurreikusten dugu…".
Alvaro Gonzalezen formakuntza
Nazioarteko areto futbol entrenatzaileen elkarteko (ANEFS) Alvaro Gonzalezek, neuropsikologian eta kirol coach-ean espezializatutako psikologoak, hainbat hitzaldi eskainiko ditu, bereziki, areto futboleko jokalariei zuzenduta. Hain zuzen ere, gaur, egubakoitza, 19:45ean, Pautas psicológicas para crear un equipo, Ibarraundin. Bihar, berriz, 11:00etan, kultura etxean, Pautas para educar a un deportista; 12:00etan, plazan, Los valores en el deporte; eta 16:00etan, plazan, Talleres experienciales con jugador@s, para trabajar distintos aspectos psicológicos.
Paella ederra bazkaltzeko
Herri bazkaria plazan izango da, eta, eguraldia lagun, jende asko izango dela aurreikusten dute: "180 txartel inguru saldu ditugu paella-janerako, eta izango dira azken unean erosiko dituztenak, ea ezusteko handirik ez daukagun…", adierazi du Corbalek.
Aitortza Gregorio Palaciosi
Eskoriatza futbol taldea zegoen garaiko Gregorio Palacios entrenatzaileak aitortza jasoko du herriko plazan, 20:00etan. Garai hartan Eskoriatza taldeko futbol jokalari izandakoek oroigarria emango diote futbol entrenatzaile ohiari, elkartearengatik egindako lan guztia aitortzeko asmoz.
Egitaraua:
Herriko plazan
• 10:00-12:00 LEK - Gymkathlon Herri Kirolak, Luis Ezeizan.
• 10:00-13:00 Infantil mailako saskibaloiko eskolarteko finalak, kiroldegian.
• 10:30-12:00 LEK-Gynkana jolasak.
• 11:00 Alvaro Gonzalez kirol psikologoaren hitzaldia, kultura etxean.
• 12:15 LEK-Zumba erakustaldia.
• 12:30 LEK-eko opari banaketa.
• 12:45 Alvaro Gonzalez kirol psikologoaren hitzaldia.
• 14:30 Herri bazkaria, paella erraldoia.
• 15:30 Kirol tailerrak.
• 18:00 Eslalomeko sari banaketa.
• 18:30 Gurasoentzako eta umeentzako saskibaloi txapelketa.
• 19:00 Musika.
• 19:15 Txuleta-jana; parrilan erretakoak.
• 20:00 Aitortza Gregorio Palaciosi.
• 21:30 Super Esko Loteren zozketa.
• 23:59 Jai bukaerako txupina.