Eskoriatza Kirol Elkartearen Egunaren bueltan antolatutako slalomean; Esko Motor, Eskoriatzako Goitibehera taldea, eta Azpeitiko Eskuderia Lagunartea izango dira proba kontrolatzen, eta ikuskizuna bermatuta egongo dela adierazi dute antolatzaileek.
Gurutzaketak ziurtatuta
Parte-hartzaileek, bi faktore izan beharko dituzte kontutan: Denbora, batetik, eta piboteak ez ikutzea, bestetik, bestela, penalizatuak izango direlako. Hori horrela, hauek ahal duten heinean errespetatuz, gurutzaketez eta 360 graduko birez ere gozatu ahal izango dute ikusleek.
Sari banaketa, plazan
Sari banaketa, 19:00ak bueltan izango da, Fernando Eskoriatza plazan, eta proban parte hartu duten autoak ere jaitsiko dituzte herri erdigunean daudenek ikus ditzaten. Hori horrela, eta Jose Arana kalea zabalik egonda, segurtasuna bermatzeko, antolaketa lanak pentsatuta dituztela ere adierazi dute.