Fernando Eskoriatza plazan hasi da martxa eta ibilbide hau izan du aurtengo Zazpi Elizateen Martxa-k: Bolibar, Mendiola, Gellao, Apotzaga, Marin, Zarimutz, Mazmela eta hasitako toki berean bukatu da. 30 kilometrotako ibilbidea izan da eta Gellaotik San Adrianerako tartea izan da gogorrena. Dena dela, lurra nahiko lehor zegoen eta antolakuntzatik jarritako seinaleekin, parte-hartzaileek gustura egin dute martxa.
Guztira 108 lagunek hartu dute parte, gehienak eskoriatzarrak, baina Debagoieneko jendea ere izan da. Baita Gernika ingurutik etorritakoak ere.
Edorta Barandiaran antolakuntza taldeko kideak adierazi du pozik gelditu direla aurtengoak izan duen harrerarekin, eta hemendik bi urtetara egingo dena hamargarrena izango denez, zerbait "berezia" prestatzeko asmotan daudela.