Hamar kantuz osatuta dago Don Inorrez proiektu musikaleko lehenengo diskoa. Imanol Ubeda musikariak Paco Loco ekoizle prestigiotsuaren estudioan grabatu zuen diskoa, eta lan berria aurkezten izan da Eskoriatzan, Atxorrotz Kultura Elkartearen egunaren bueltan.
Guztira, 35 lagun inguru izan ziren atzo gauean eskainitako kalitatezko zuzenekoaz gozatzen eta oso gustura irten ziren entzuleak bertatik. Diskoak ere erosi zituzten askok bukaeran.
Mugiro bila disko berria aurkezteaz gain, beste hiru bertsio ere jo zituzten; Ruper Ordorikarena, Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean taldeenak, hain zuzen. Ordu eta hamar minutuko kontzertua izan zen.
Antolatzaileak, pozik
Atxorrotz Kultura Elkartekoek aurtengo egunaren bueltan antolatutako ekintzen balorazio positiboa egiten dute eta taldeko kide Iñaki Kortazarrek azaldu du hemendik aurrera Errekan Gora ekimenean jarriko dituztela indarrak.