Arratsaldean, ekintza xume bat egin dute; Haur hezkuntzatik hasi eta seigarren mailara arteko ikasleen artean, bandera erraldoi bat osatu dute patioan, Glaukoma taldearen, Gure Kaiola abestiak girotuta. Ostean, Denok zu eraso sexisten kontrako abestiarekin dantza egin dute eta amaitzeko, Kantu Koloreren, Zazpi kolore abestiarekin kalejira egin dute.
