Izarren Gaua egingo dute zapatuan Elorreta auzoan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mai. 16a, 11:41

Eskoriatzako Udalak Izarren Gaua ekitaldia antolatu du zapaturako. Hala, Elorreta auzora joango dira interesdunak eta izarrak behatuko dituzte.

Leihoa zerura izeneko hitzaldia izango da lehenbizi, 20:00etan, Zaldibar antzokian, Virginia Garcia astronomoaren eskutik. Gauean ikusiko dituzten izarrak, planetak… hobeto ulertzeko, azalpenak emango dizkie bertaratzen direnei.

Hitzaldia amaitzean, Elorretara joan, eta, 21:30 aldera, ogitarteko-afaria egingo dute. Nork bere ogitartekoa eraman beharko du.

22:00etan, zerua behatuko dute, Aranzadiko bi astronomoren gidaritzapean. Edozelan ere, baldintza meteorologikoek ez badute laguntzen, ekitaldia beste egun batean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak