Haurren danborradan izena emateko epea irekiko dute asteburuan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mai. 11a, 09:28

Ekainaren 30ean hutsik egiten ez duen hitzordua da haurren danborrada, San Pedro jaien barruan; parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea irekiko dute asteburuan. Horretarako, izen-emate orria bete, eta kultura etxean, Luis Ezeizan, Jose Aranan edo Almenen entregatu beharko da, buzoietan sartuta, maiatzaren 23a baino lehen.

Haurren danborrada 4 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago –txikienak 2014an jaiotakoak–, eta entsegu egunak, bestalde, astelehenetan eta eguaztenetan egingo dira, arratsaldeko seietan, pilotalekuan. Jantziak bueltatzeko azken eguna uztailaren 4a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak