2018/06/02 09:00 - 20:00

Azoka

XXII. Ferixie

XXII. Ferixie
Eskoriatza

Zapatuan ospatuko da Arizmendik antolatuta, eta Eskoriatzako Udalak lagundutako Ferixie, eta urtero moduan, artisau, nekazari eta bestelako postuak jarriko dituzte herriko erdigunean. Aurtengoa 22. edizioa izango da.

Postuen kokapena: 

Postuak, sei gunetan banatuta Umeen gunea; haur txokoa eta puzgarriak, Jose Arana ikastolako jolastokian egongo da; talo postua eta taberna, beti bezala, elizpean; baserriko produktuak eta gazta txapelketa Santa Marina plazan, artisau postuak Santa Ana aparkalekuan, eta dantzak eta bazkaria, Fernando Eskoriatza plazan.

• 09:00 Etxaflero jaurtiketa.

• 09:30 Txistularien kalejira.

• 10:00 Ferixaren hasiera, (Baserriko produktu eta jakiak, artisautza, tresneria…), eta Arrasateko erraldoiak arituko dira goizean zehar.

• 10:15 XXI. Txorimalo lehiaketa.

• 11:00 Haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak Jose Aranako jolastokian.

• 11:30 X. Gazta dastaketa eta txapelketa Santa Marina plazan.

• 11:30 Kalejira trikitilariekin.

• 12:00 Almeneko ikasleen ikuskizuna ikastolan.

• 12:30 Euskal dantzak plazan.

• 14:00 Sari banaketa eta errifa zozketa, Jose Aranan.

• 15:00 'Zuk ekarri zuk jan' bazkaria plazan.

• 19:00 VII. Txapel jaurtiketa txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak