"Partidua intentsitatez eta gogo handiz hasi genuen eta aurretik jartzea lortu genuen. Baina epaileak existitzen ez zen falta bat ikusi zuen, eta gure seigarrena zenez, penalti injustu batekin berdintzea lortu zuen Osasunak" azaldu taldeko bigarren entrenatzailea den Adrian Garnateok.
Berdinketaren ostean Osasunak bigarren egin zuen atsedenaldirako gutxi falta zela, eta bigarren zatian partidua guztiz desorekatu zen. "Lokartuta bezala irten ginen, eta Osasunak bikain aprobetxatu zuen hori. 1-5 jarri ziren aurretik, eta partidua hautsi zuten. Ondoren epaileen lan kaxkarrak partidutik atera gintuen, eta horrek amaierako emaitzan eragina izan zuen".
Liga bukatzeko partidu bakarra geratzen zaie. Tolosaren etxean jokatuko dute, eta berdinketarekin edo garaipenarekin eskoriatzarrek hirugarren postuan amaituko lukete txapelketa. Ondoren Euskal Kopa jokatuko dute maiatzean. Lehen asteburuan final erdietako joaneko partidua jokatuk dute Bilbon, eta bigarren asteburuan bueltakoa. Kanporaketa gaindituz gero finala Eskoriatzan jokatuko lukete maiatzeko hirugarren aste bukaeran.
Neskak garaile
Nesken taldeak 3-2 irabazi zuen egubakoitz gauean izandako neurketan. Lehen zatian intentsitate gutxirekin jokatu zuten eta 0-1 galtzen heldu ziren atsedenaldira. Baina bigarren zatian gogotsu ekin zioten, eta 3-1 aurreratu ziren markagailuan. Garaipena erraza izango zela zirudien, baina kanpotarrek bigarrena sartu zuten, eta sufritzea tokatu zitzaien. Hala ere, amaieran, garaipena etxean geratu zen.