Arrakastatsu abiatu da Udaberritxotx! jaia

Eneko Azurmendi 2018ko api. 22a, 17:51

Eingeinke Elkarteko kideak gustura azaldu dira atzoko egunak emandakoarekin. "Jende asko gerturatu zitzaigun zorionak ematera eta antolakuntza ona izan dela adieraztera, eta hori eskertzekoa da", adierazi du Asier De la Florrek. 230 lagun elkartu ziren herri bazkarian.

Lehenengoz antolatu dute Udaberritxotx! jaia aurten eta, esan moduan, Eingeinke Elkarteak hartu du bere gain eguna antolatzeko ardura. Datorren urtera begira, jaia berriz antolatzeko aukera asko daudela adierazi du De la Florrek, "eduki duen erantzuna ona" kontuan hartuta, eta apirilean herrian ekintza gutxi antolatzen direla aintzat hartuz. Hala ere, gaineratu du herriko beste eragileek ere antolakuntzan parte hartzea komeniko litzatekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak