Oihana Arana Cardenal eskoriatzarrak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 21a, 15:10

Oihana Arana Cardenal, atzo, txapela buruan. (Iturria: bertsozale.eus)

140 lagunen aurrean jokatu zuten finala, atzo, Lasturren. Aranak Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan abesteko txartela eskuratu du. Ekainaren 9an jokatuko da Saran —Lapurdi—. 

Saio bizia eta gozagarria eskaini zuten zortzi parte-hartzaileek atzo, Lasturren. Giro beroa izan zen saio osoan, eta bukaeran Joxe Angel Salegi Arriola Lizarreta bertsolari Lasturtarrak jarri zion txapela irabazleari.

Aner Peritz Manterola Euzkitze zarauztarrak txapeldunorde egin du. Arana eta Peritz, biak izango dira ekainaren 9an Saran jokatzekoa den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, gainontzeko herrialdeetako finalistekin batera.

Oihana Arana ez da Gipuzkoako finalean izan den debagoiendar bakarra. Haizea Arana Cardenal eskoriatzarra eta Aitor Tatiegi Loidi oñatiarra ere zortzi finalisten artean ziren. Gainerako bertsolariak izan dira: Imanol Albizu Gurrutxaga (Azpeitia), Uxue Alkorta Iturbe (Zarautz), Aner Peritz Manterola Euzkitze (Zarautz), Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain), eta Oihana Labiano Sorazu (Azpeitia).

Beheko argazkian hiru debagoiendarrak Aranak txapela jantzi ostean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak