Areto futbol partidu garrantzitsuak asteburuan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 20a, 13:31

Eskoriatzako areto futbol taldeek hitzordu garrantzitsuak dituzte asteburuan. Ohorezko gazteek Osasuna Magna (Xota) taldearen aurkako partidua izango dute, eta partidua Manuel Muñozen 18:00etan izan arren, motorrak berotzen joateko, 17:00etan batuko dira zaleak herriko plazan kirol elkartearen kamisetarekin. Hala, partidura kalejiran joateko eta, bide batez, harmailak guztiz betetzeko asmoz.

Denboraldia amaitzeko bi partiduren faltan, hirugarren postuan daude Eskoriatzako gazteak, eta zapatuan bigarrenaren aurka jokatu ostean, azken partidua laugarrenen aurka jokatuko dute, Laubururen aurka.

Senior emakumezkoen azkena

Gipuzkoako ligako senior emakumezkoek, berriz, Idiazabalen aurka jokatuko dute gaur, 22:00etan, Manuel Muñozen. Play off-etarako sailkatuta dauden arren, jardunaldi honetan irabazten badute etxean jokatuko dituzte datozen partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak