Kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute Eskoriatzan, AP-1ean

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko apirilaren 18a

Zarimutz tuneleko irteeran, Segurtasun zerbitzuak istripuaren gunean lanean.

11:30ean furgoneta batek eta neurri handiko kamioi batek istripua izan dute, atzetik jota, Eskoriatzan AP-1 errepideko 119. kilometroan, Arrasatera noranzkoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharrean zauritu bat egon da eta Arrasateko Ospitalera eraman dute.

Une honetan (12:30) kamioia iraulita dago, Zarimutz tuneleko irteeran, errepidearen bazterrean. Eskuineko erreia itxita egongo da dena garbitu artean, hala ere, Ertzaintzak esan duenez, ez dago auto ilararik.

Hirugarren argazkia: Twitter @Bomberoseuskadi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak