'Yachil Antzetic' proiektua ezagutzeko hitzaldia

Imanol Beloki Unamuno 2018ko apirilaren 16a

EskoZap elkarteak Chiapasen laguntzen duen Yachil Antzetic proiektua ezagutzera emateko hitzaldia antolatu du. Sandra Lorea argentinarra, Yachil Antzetic etxe komunitarioaren koordinatzailea izango da egubakoitzean, kultura etxean, 19:00etan, eta zentroan egiten duten lanaren berri emango du proiekzio baten laguntzarekin.

'Yachil Antzetic' proiektua

 

1995an jaio zen, nahi gabeko haurduntzak eta indarkeria pairatzen zuten emakume gazte indigenekin esku hartuz. Hasiera batean, etxe komunitarioan arreta asistentziala bazen ere, egun, problematika zabal horrekin bukatzeko asko aurreratu da;  nahigabeko haurduntzak, haurrak abandonatzea, emakumeen kontrako indarkeria eta orokorrean emakumeen eskubideen urraketa.  Proiektuaren helburua aldaketa soziala sustatzean datza, eta emakumeek biktima izatetik emakume berriak izatera egiten duten aldaketa bultzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak