Udaleku irekietarako izen-ematea zabalik

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 16a, 09:49

3-12 urte bitarteko haurrentzat (HH1-LH6) Eskoriatzako udaleku irekietan izen-ematea nahi duenak aukera du dagoeneko. Uztailaren 3tik 20ra bitartean izango dira udalekuak, eta apirilaren 25era arteko epea dago izena emateko (Tortolis ludotekan).

Eskoriatzako udaleku irekietara begira, programazio dinamiko eta parte-hartzaileak antolatu dituzte, eta euskararen ezagutza eta erabilera landu eta sustatzeko asmoz, uztaileko hiru asteetan zehar talde giro paregabeaz gozatuko dute umeek.

Tarifak honakoak izango dira; Haur bat: 60 euro, bi haur: 110 euro, Hiru haur: 150 euro eta lau haur: 180 euro. Astelehenetik egubakoitzera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara izango da ordutegia.

Ordainketa modua

Txirikila elkarteko kontu korrontea: 3035 0044 82 0441039560

Kontzeptua: Udalekuak, izen-abizenak (Haurrenak)

Izen emate orria eta bankuko agiria Ludotekan entregatu beharko da.

Harremanetarako: txirikila@gmail.com helbidera idatzi, edo 688 601 374 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak