Une kezkagarriak bizi izan dituzte Eskoriatzan ura pilatu eta errepideak behera egin duelako

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 13a, 20:35

Eskoriatzako saihesbidea itxita dago guztiz, azpitik pasatzen den errekak hondoratu egin dituelako Lete auzorako bidea eta GI-627 errepidea; hori 21 cm. inguru azken orduetan. Foru Aldundiak, Ertzaintzarekin eta Eskoriatzako Udalarekin krisialdiko batzarra egin ostean erabaki du GI-627 errepidea ixtea. Errepidearen euste lanek bi aste inguru iraungo dutela uste dute.

Eguaztenean hondoratuta agertu zen Lete auzorako bidearen hasiera, eta atzo, apirilak 12 errepidea egonkortzeko lanak hasi zituen Aldundiak "urgentziaz". Gaur goizean, baina, egoera okertu egin da; errepidea are eta gehiago hondoratu da eta Elorreta auzoaren, eta Sorautz artean izugarrizko putzua sortu da. "Erreka pasatzen den hodia itxi egin da, guztiz ez baina itxi egin da, eta horrek presa sortu du. Horregatik goizean, 12:00ak bitartean, arrisku handia izan da. Orain, lasaiago gaude; saihesbidea egonkortzen jarraitzen dute eta hodiaren traba topatzen zabaltzeko".

Buru-belarri jardun dute Aldundiko langileek arazoari konponbidea topatu nahian, hau da, errepidearen azpitik doan errekatxoa bideratu nahian, eta arratsalde partean, hodia garbitzea lortu dute ura handik pasatu ahal izateko. Ez da lan erraza izan, hodi asko, tartean gasarenak, argindarrarenak eta telefonoarenak pasatzen direlako handik, eta horiek guztiak saihestu behar izan dituzte.

Zirkulazioa desbideratuta bi astez

Lanok iraun bitartean, aste pare batean, saihesbidea itxita izango dela iragarri dute. Ondorioz, zirkulazio guztia AP-1 autobidetik desbideratuko dute eta, era berean, inguruko herritarrek (Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) herri erditik pasatu beharko dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak